2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

EGUN ZORAGARRIA!!!


Atzo larunbat potentea izan genuen Bidania-Goiaztarrek.

Goizean, Tolosako Berdel Egunean ehunka pintxo banatu genituen. Bertan atera genuen dirua ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko dugun festarako izango da.
Era berean, goizean gure salmenta postua jarri genuen Triangulo plazan.

Arratsaldean berriz, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin batera Leidor antzokian bi emanaldi eskaini genituen. Haur zein helduek zoragarri pasatu genuen.

Egun borobila izan genuen, eta eskerrak eman nahi genizkieke lanean aritu ziren guztiei eta bereziki Getariako Arrantzaleen Kofradiari, Roberto Ruiz sukaldariari eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsi.

2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata


Iritsi da eguna!!!

Gaur arratsaldeko 16:00etan eta 18:30etan, Tolosako Leidor antzokian, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak eta Bidania-Goiazko lagunak!!


http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q

2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

TOLOSAKO BERDEL EGUNEAN ERE BIDANIA-GOIAZKO ESKOLA TXIKIAK

Larunbatean, hilak 22, berdela dastatu ahal izango da Tolosan. 11:30ean, Sukaltalka tailer gastronomikoan, Roberto Ruiz sukaldariak berdela prestatuko du Getariako Arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin.
 
 
Herritarrek Roberto Ruizek prestatutako berdela dastatu ahal izango dute. Euro batean bi pintxo banatuko dituzte eta bertan lortutako dirua Bidania-Goiazko eskola txikiak ekainaren 8an ospatuko duen Eskola Txikien Festarako izango da.
Honetaz gain, Tolosa & Co elkarteko hainbat jatetxe eta tabernatan ere berdela jan ahalko da. Botarri eta Fronton jatetxeetan, Usabal sagardotegian, eta Beti-Alai, Orbela, Ikatza, Xirimiri eta Solana-4 tabernetan, hain zuzen.



Informazioa: http://ataria.info/tolosa/1395390050084

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

BIZIPOZA ETA BIDANIA-GOIATZ LEIDORREN



Datorren larunbatak 22, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek beraien BIZIPOZA emanaldi berria eskainiko dute, lehenengoa 16:00etan eta bigarrengoa 18:30etan. Emanaldi hauek, Bidania-Goiazko 2014ko Eskola Txikien festaren barnean antolatutakoak dira.  Bertan,  Txinkorta eskolako  haurrek ere parte hartuko dute, besteak beste Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka abestiak dantzatzen. Antolatzaileek jakinarazten dute emanaldi hauetarako sarrera guztiak agortuak daudela orain dela hilabetetik.


Bidania-Goiazko haur, guraso eta irakasleek, Porrotx pailazoarekin batera, Leidorrerako egin duten gonbidapen bideoa:  http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q

 

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

MOSAIKOA


Eskola Txikien festaren antolakuntzatik, herriko Reviglass enpresari eskerrak eman nahi genizkioke, izan ere, 2014ko Bidania-Goiazko logotipoa baldosin txikiz egin baitu.
Mosaiko eder hori Txinkorta eskolako paretean jarri dute.  MILA ESKER!!!


Hemen mosaikoa: