2014(e)ko uztaila 16, asteazkena

GURE FESTAREN INGURUKO BI BIDEO

Bidania-Goiaztarrok gure festaren inguruko bi bideo egin ditugu, ea gustatzen zaizkizuen:

1.- "Biraka ilusioaren ibilbidea"
Bideo honetan 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako urte guztiko ibilbidearen historia kontatzen da.
Bidelagun izan zaituztegun guztioi eskeinia.
Zorionak eta eskerrik asko!
 

2.- "Ekainak 8"
Bideo hau 2014ko ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatu zen Gipuzkoako Eskola Txikietako festaren laburpena da.
Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ibili ziren guztiei eskainia.
Mila esker!
 

 

BUKAERAKO AFARIA

Joan zen larunbatean, Goiazko frontoian, 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien inguruan lanean ibili ginen guztiok (ia guztiok... batzuk ezin izan baitzuten joan) afaria egin genuen.
Bertan 170 bat lagun bildu ginen, haur, gazte, heldu... eta guztiok batera ibilbideari behar bezalako amaiera eman genion.

Hemen bertako argazki bat

2014(e)ko uztaila 10, osteguna

BIGARREN SARIAREN ZENBAKIA


Zozketen oinarrietan jartzen zen bezala, lehen zenbakiak hilabeteko epea izango zuen. Gure festatik hilabete pasatu denez, BIGARREN SARIAREN ZENBAKIA 3116 IZANGO DA, hau ere hilabeteko epearekin.

ZORTE ON!!


Lehenengo, hirugarren eta laugarren sariak dagoeneko atera dira.

2014(e)ko ekaina 25, asteazkena

GUTUNA: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


Bidania-Goiazko udal taldeak, zorionik beroenak eman nahi dizkie urtebete luze honetan lanean murgildurik ibili diren orori. Miresgarria da gurea bezalako herri txiki batean, belaunaldi ezberdinetako hainbeste herritar proiektu batean sinesturik lanean buru belarri ibili direla ikustea. Gainera, urtean zehar topatu diren oztopoak gainditzeko gaitasuna izan da eta indar guztiarekin lan izugarria egin da, herriaren eta eskolaren alde.

Bidania-Goiatzen pasa berri da XXVII. Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta herri txiki batentzat festa honen ardura hartzea izugarrizko erronka izan bazen ere,  garbi geratu da ametsak bete daitezkeela herritar eta ingurukoen elkarlan eta laguntzarekin.

Urte gogorra izan da, baina denok oroitzapenean eramango dugu 2014ko ekainaren 8an, herri honek bat egin zuela, helburu amankomun baten alde lan egin zuela, haurrek egun zoragarri bat pasa zutela eta egun bikain bat atera zela.

Ikusirik azken urteetan, krisia medio, jasaten ari garen egoerak, festa honek eredu izan beharko luke eguneroko beste zenbait arlotan. Lan egiteko indar horrekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta beste zenbait gauzekin, herriaren eta herritarren ametsak gauzatu daitezkelako.

Beraz, zorionak berriro ere egin duzuen guztiagatik, eta baita, Bidania-Goiazko herria bizi-bizirik dagoela lau haizetara zabaltzeagatik ere!!


ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


BIDANIA-GOIAZKO UDAL TALDEA